GURE BALIABIDEAK

1.100 PALET ARTEKO BILTEGIRATZE AHALMENA DUGU 2.700m²-KO AZALERA OSATZEN DUTEN BI PABILIOITAN BANATUTA

Etengabeko bilakaeran gaude gure bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzeko. Espazio erabilgarriak ditugu balio erantsiko zerbitzuak egiteko (kiten aurremuntaia, jasotako materialaren kalitate-kontrola, picking eta packing, alderantzizko logistika).

JAKIZU NOLA EGITEN DUGUN LAN

Hurrenez hurren 20 eta 3,5 tona kargatzeko bi orgako zubi-garabia daukagu. Zamalanetako bi barne-kairekin eta kanpo-arrapalekin lan egiten dugu, horrek aukera ematen digu, gure jasotze-ekipamenduekin batera, zamalanetako eragiketak bizkortzeko edozein material motarekin.

Gure ibilgailu-flota daukagu zure lan-aginduak hornitzaileei eta zure salgaiak zure bezeroengana garraiatzeko. Sei kamioi, horietako bi traktore trailerrak dira, eta gainerako lauak, atoiak.

Biltegiratze- eta garraio-azpiegiturez gain, sistema informatiko bat jartzen dugu zure esku, SGA (Biltegiak Kudeatzeko Softwarea) bat duena eta trazabilitatea eta bezeroen konektibitatea eskaintzen duena, eta horren bidez, bezeroek une oro jakin dezakete bere salgaiek gure biltegian egiten dituzten sarrera-irteeren egoera.