GURE LANA

LOGISTIKA ZERBITZU INTEGRALA ESKAINTZEN DIZUGU ETA ZURE ETA ZURE ENPRESAREN PREMIETARA ERE EGOKITZEN GARA ZERBITZU PERTSONALIZATUAGOA EMATEKO.

Alderantzizko logistika egiten dugu eta erabateko prestasuna eskaintzen dugu biltegiratze-zerbitzuetan, stock-kudeaketan eta Europa mailako garraioan, banaketan edo bidalketetan.

Halaber, kit erdilanduak prestatzen ditugu gure bezeroentzat. Eskaerak prestatzen ditugu, gero banatzeko, eta JIT (Just in Time) hornidura egiten dugu, gure eraginkortasuna handitzen duena gure bezeroei zerbitzu logistikoa ematean.

Banaketa-garraioa egiten dugu karga osoekin, taldekatzearekin eta paketeriarekin. Zure enpresarentzat cross-docking plataforma-zerbitzua eskaintzen dugu eskaerak prestatzean. Biltegiratzean, manipulazioan eta picking & packing lanetan dugun esperientzia dela bide, zerbitzu osoa eta kalitatekoa eskaintzen dizugu.

Edozein material mota biltegiratzeko gaitasuna dugu. Materialak jaso eta bidaltzen ditugu, eta eskaeren kontrola egiten dugu. Bolumenean zein pisuan bereziak diren kargak maneiatzen eta garraiatzen ditugu. Hozkuntzarik behar ez duten elikagai ontziratuak biltegiratzeko ziurtagiria eta baimena dugu. Ontziak eta bilgarriak jasotzen ditugu.

Milk Run zirkuitu-zerbitzua jartzen dugu gure bezeroen esku, eraginkortasun handiagoa lortzeko gure logistika-lanean. Horrela, hornikuntza-garraioa egiten dugu, eta dagokion entrega- eta bilketa-garraioa, hornitzaileekin fluxu estuan arituta.

Zure enpresarentzat soluziorik hoberena zein den ziur ez badakizu, gure aholkularitza logistikoko saila jartzen dugu zure esku. Sail horretatik zure prozesu eta zirkuitu logistikoen eraginkortasuna eta produktibitatea optimizatzen laguntzen dizugu.